Blogaren aurkezpena
Kaixo lagunak!!! Blog honen helburua Zamakola eskolako LH5ko ikasleekin batera EUSKARA IKASGAIKO edukiak lantzea izango da. Horretarako, hiruhileko honetan Euskara arloan hainbat jarduera didaktiko planteatuko ditut, banaka zein taldeka egiteko. Ikasleek blogean ere parte hartzeko aukera izango dute eta beraien ideiak eta proposamenak, noski, kontuan izango dira. Hona hemen abentura berria!!! Goazen denok ikasketaz gozatzera!!! Besarkada handia: Aitziber